Politika

Lizartzako eredua jarraitzeko eskatu diete baliogabetutako plataformek Alderdien Legearen kontra daudenei

Udal hauteskundeetan baliogabetutako 225 plataformetako ordezkariek Lizartzako eredua jarraitzeko eskatu diete Alderdien Legearen aurka dauden alderdiei. Baliogabetu izan ez bazituzten plataforma horien esku leudeken zinegotzi karguetatik dimititzeko eskatu diete EAJ, EA, EB-IU, Aralar eta Batzarreko zinegotziei, horrela "herritarren borondatea" errespetatzeko.

2004ko uztailaren 16a
16:17
Entzun
Baliogabetutako plataformetako kideek gaur Donostian emandako prentsaurrekoan azpimarratu dutenez, legearen barruan posible da "apartheid egoera gainditzea".

Beraien ustez, Lizartzan gertatutakoarekin EAJren "borondate politiko eza" nabarmen geratu da. Beraz, EAJri eta Alderdien Legearen kontra daudela dioten beste alderdiei Udalak "modu demokratikoan" osatzeko konpromezua hartzeko deia egin diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.