Auzitegi Nazionalak manifestazioa debekatutako manifestazioa egitea ez ezik, galarazpena salatzeko prentsaurrekoa egitea ere debekatu egin du Ertzaintzak. Halaber, plazan batuta zeuden ehun bat herritar kolpeka sakabanatu ditu Eusko Gudariak kantatzen hasi direnean.
19:30ean jarria zuen Ezeker Abertzaleak manifestazioa egiteko ordua. Debekuaren berri izatean ordu berean prentsaurrekoa emango zutela iragarri dute antolatzaileek. 19:00ak inguruan Ertzaintzaren hiru bat furgoneta iritsi dira Lizartzara. Handik hamabost-hogei minutura prentsaurrekoa emateko mahaia eta bestelakoak prestatzen hasi dira herritar batzuk herriko plazan, eta jende mordoska bildu da inguruan. Ertzainen beste bi furgoneta ere iritsi dira. Prestaketa horiekin hasi eta laster, ertzainak inguratu zaizkie prentsaurrekoa eman nahi zutenei, eta ekitaldia galarazita dagoela agertu die. Antolatzaileek horren jakitun direla erantzun diete, eta prentsaurrekoa egiteko asmoa zutela.Hori ere galarazita dutela esan diete ertzainek, eta tentsio uneak bizi izan dira herritarren eta EAEko poliziaren artean. Bi lagun identifikarazi dituzte.
Antolatzaileek Lizartzako Zaharren Egoitzan kazetarien aurrean adierazpenak egitea lortu dute, eta iragarri dute eskualdeko mobilizaziora deitzen dutela gaur zortzirako, arratsaldeko bost eta erdietarako.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak eman du gaur arratsaldean manifestazioa debekatzeko agindua. Grande Marlaskaren arabera, legez kanpoko helburua zuen manifestazioa horrek, Otaola alkatearen agintaritzari "kalte egitea" bailitzateke xedea. Horrez gain, deitzaileen artean Batasuneko zinegotzi izandako pertsona bat dagoela nabarmendu du.
Debekatzeaz gain, manifestazioa egin dadin eragozteko neurri guztiak har ditzala agindu dio Marlaskak Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, eta istilurik balego bere auzitegiari emateko horren berri.
Giro liskartsua Lizartzan
Lizartzan giro tira-biratsua bizi dute. Izan ere, Espainiako auzitegiek baliogabetu egin zuten EAE-ANVren Lizartzako zerrenda eta PP izan zen aurkeztu zen alderdi bakarra. 27 boto jaso zituen alderdi horrek, baina, hala ere, alkatetza eskuratu zuen. Regina Otaola Gipuzkoako PPko buruzagi eibartarra da egun Lizartzako alkate.
Giro nahasia areagotu egin zen irailaren hasieran, festetan. Izan ere, udaletxeko balkoian Espainiako bandera jarri zuen Otaolak herritarren protesten artean. Hain zuzen ere, protesta horietan parte hartu zuten hiru lagunen aurka salaketa jarri zuen alkateak, mehatxatu egin zutela leporatuta. Otaolaren abokatuek eta fiskalak hala eskatuta, Tolosako epaitegiak Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi du horietako baten kasua, "mehatxu terroristak" egotzita.
Hori guztia dela eta, ezker abertzaleak manifestazioa antolatu zuen gaurko. Aste honetan PPk eta PSE-EEk debekatzeko eskatu dute.
Politika
Lizartzako manifestazioaren debekua salatzeko prentsaurrekoa ere galarazi egin du Ertzaintzak
Indarrez sakabanatu ditu plazan batu diren ehun bat herritar. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaska epaileak eman du =i Otaola kanpora. Errepresiorik ez=i lelopean Ezker Abertzaleak antolatutako manifestazioa debekatzeko agindua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu