Politika

Lizartzako Udalak izena aldatu dio plazari

'Txirrita plaza' izenaren partez, 'Askatasunaren plaza' jarri dio. Jose Bernardo Bidaola zenaren goitizena zen 'Txirrita'; Guardia Zibilak hil zuen hura, 1976an, etakidea zelakoan.

2007ko abenduaren 11
14:13
Entzun
Beste erabaki polemiko bat hartu du gaur Lizartzako Udalak: plazari 'Txirrita' izena kendu dio eta 'Askatasunaren plaza' jarri. Jose Bernardo Bidaola zenaren goitizena zen Txirrita; Guardia Zibilak hil zuen hura, 1976. urtean, etakidea zelakoan.

Gaur goizeko udalbatzarrean hartu du erabaki hori Udalak; 8:40an hasi dute bilera, eta ordu laurdenekoa izan da. Laura Garrido (PP) zinegotziak adierazi duenez, Bidaola "ETAko kidea zelako" hartu dute gaurko erabakia.

Hain zuzen, Regina Otaola PPren kidea da Lizartzako alkatea maiatzeko udal hauteskundeez geroztik. EAE-ANV izan zen han zerrendarik bozkatuena, alde handiz, baina Espainiako auzitegiek baliogabetua zeukaten. PP izan zen legez aurkeztu zen alderdi bakarra, eta horregatik da Otaola alkate.

Plazari izena aldatzeaz gain, aldi baterako udaletxeko balkoitik banderak erretiratzea ere erabaki du Udalak. Abenduaren 6an -Espainiako Konstituzioaren egunean-, ezezagun batzuek Espainiako banderari su eman zioten han. Lizartzakoa ere erre zen, zati batean. Otaolak bandera berriak jarriko ditu balkoian -Espainiakoa, Lizartzakoa eta ikurrina-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.