Lizeo bateko irakaslea jo dute ustez ikasleek
BAIONA. Baionako Paul Bert lizeoko ikasle batzuek ikastetxe bereko irakasle bat jipoitu dute ustez. Osasun zerbitzuek bi asteko lan etenaldia eman diote irakasleari, sendatu ahal izateko. Irakasleak iragarri du erasotzaileen aurkako salaketa ezarriko duela auzitegian. Ikastetxeak lau ikasleak kanporatu ditu aldi baterako, eta horietako hiru diziplina batzordean hartuko ditu, betiko kanporatzen dituen aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu