Liztorrek ziztatutako gizon baten gorpua aurkitu dute Zaratamon

Gizonak 89 zituen, eta baratzean aurkitu zuten hilda, astelehenean. Aurpegian, besoetan eta agerian zituen gorputzeko beste zati batzuetan zituen ziztadak.

2020ko abuztuaren 26a
08:00
Entzun

Astelehen arratsaldean, Zaratamoko (Bizkaia) baratze batean, 89 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten, hainbat liztor ziztadarekin. Gorpua aurkitu zutenean, hainbat liztor zeuden inguruan, eta Ertzaintzak suhiltzaileen laguntza behar izan zuen liztorrak eramateko. Gorpuak aurpegian, besoetan eta agerian zituen beste soin atal batzuetan zituen ziztadak. Autopsia egitera eraman dute, eta orduan jakingo da zerk eragin duen heriotza.

Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, hemengo liztorrek eginak dira ziztadak. Suhiltzaileek eraman egin zuten handik liztorren habia, eta intsektizidarekin suntsitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.