Europako Giza Eskubideen Auzitegiak oraindik ez du erabaki ilegalizazioaren kontra Batasunak aurkeztutako helegitea aintzat hartu edo ez. Halaxe dio bere webgunean paratutako oharrean. Izan ere, El Mundo egunkariak gaurko papereko edizioan plazaratu du Batasunak aurkeztutako helegitea tramitera onartzea erabaki duela Estrasburgoko epaitegiak.
Auzitegiak, ordea, gezurtatu egin du: "Prentsan argitaratu diren artikuluak direla eta, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak jakinarazten du, gaur-gaurkoz, ez duela inolako erabakirik hartu Batasunak bere ilegalizazioaren aurka eta zerrendak baliogabetu zizkieten hautesle elkarteek eta alderdi politikoek aurkeztu zituzten salaketen inguruan", dio oharrak hitzez hitz.
Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Gobernuaren Justizia ministroak adierazi du "espero" dutela Estrasburgoko epaitegiak Batasunaren helegitea onartzea, "ez da ustekabea izango", eta hori "normaltasunaren barruan" sartu behar dela iritzi dio.
Politika
llegalizazioaren aurka Batasunak aurkeztutako helegiteari buruzko erabakirik ez du hartu Giza Eskubideen Auzitegiak
Ohar bat plazaratu du Europako epaitegiak berak, gaur 'El Mundo'-k argitaratutako informazoa gezurtatuz. Bermejo Espainiako Justizia ministroak esan du "espero" dutela Estrasburgoko epaitegiak helegitea onartzea, eta hori "normaltasunaren barruan" sartu behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu