Bonba abisua

Lloreteko abisuak faltsuak zirela ziurtatu du Kataluniako Gobernuak, eta hustutako hoteletara itzuli da jenea

'El Periodico de Catalunya' egunkarian Lloret de Marreko bi hoteletan lehergailuak zeudela esanez jaso duten abisua gezurretazkoa zela ziurtatu du Kataluniako Gobernuak. Horrenbestez, itzuli dira hoteletara Mossos d'Esquadra Kataluniako Poliziak, badaezpada, aterarazitako ia mila lagunak

2003ko uztailaren 25a
19:25
Entzun
Arratsaldeko ordu bata eta erdiak inguru zirela, emakume batek deitu du 'El Periodico de Catalunya'egunkariko erredakziora, ETAko kidea zela eta Lloreteko Flamingo eta Frigola hoteletan lehergailuak jarri dituztela esanez. Mossos d'Esquadra Kataluniako Poliziako talde espezializatu batek ingurua miatu du, txakurrekin. Hain zuzen ere, txakurretako batek jokabide arraroa agertu duelako erabaki dute hoteletatik jendea ateratzea. Dena den, Mossoek hasieratik uste izan dute abisua gezurrezkoa zela.

'El Periodico'-ra deitu duen emakumearen arabera, arratsaldeko lauetan lehertu behar ziren bonbak, baina ez da halakorik gertatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.