Kazkabarra izan zen nagusi atzo Euskal Herrian, eta Nafarroa izan zen kalte gehien jasan zuena. Lodosan (Nafarroa), esaterako, fruitu zuhaitz guztiak alferrik galdu dira. Gerezi baten tamainako kazkabarra bota zuen Lodosan eta horrek hainbat auto eta etxebizitzetako teilatuak kaltetu zituen. Elurra kentzeko makina erabili behar izan zuten errepidetik kazkabarra ateratzeko.
16:45 eta 17:00ak bitartean metro koadroko 16,2 litro euri egin zuen Nafarroan. Arazo gehien izan zituzten zonaldeak Ebroko harana, Lizarra ingurua, Sakana eta Leitzaran ingurua izan ziren. Nafarroako Foruzaingoa eta herritarrak ura xukatzen aritu ziren.
Kalte materialak 500.000 euro ingurukoak izan daitezkeela uste dute nekazariek.
Nafarroan alerta laranjak indarrean jarraituko du, oraindik ekaitzaren arriskua dagoelako.
eguraldia
Lodosako fruitu arbola guztiak kaltetu ditu kazkabarrak
Atzo 16:45 eta 17:00ak bitartean metro koadroko 16,2 litro euri egin zuen Nafarroan eta alerta laranjak indarrean jarraituko du, oraindik ekaitzaren arriskua dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu