Gazte mugimenduaren kontrako epaiketa

Loiolan atxilotutako bi lagunei "erresitentzia larria eta desobedientzia" leporatu diete

Ertzaintza Esteban Orbegozo eta Beñat Hach Embarek eramaten, atzo. JUAN HERRERO, EFE
2014ko irailaren 23a
09:57
Entzun

Bost auzipetuez gain, beste bi lagun ere atxilotu zituzten atzo, Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraeta Esteban Orbegozo azpeitiarra, Loiolako Aske Gunean, ertzain bat jotzea egotzita. Auzipetuak bezala, ertzain etxera eraman zituzten haiek ere, eta bertan egon dira goizaldera arte.

Aratz Estonba abokatuak jakinarazi zuzenez, hasiera batean, "atentatua" leporatu zieten arren, gerora "erresistentzia larria eta desobedientzia" egiteaz akusatu dituzte.

Bestetik, abokatuak jakinarazi zuen bost auzipetuek senideekin egoteko aukera izan zutela bart.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.