Loiuko adingabeen egoitzan «etengabeko erasoak» salatu ditu UGTk
Loiuko etorkin adingabeen egoitzan (Bizkaia) barne azterketa bat egiteko eskatu dio UGTk Bizkaiko Diputazioari. Sindikatuaren arabera, baliabide faltan dago zentroa. Han dauden adingabeak ongi elikatzeko eta zaintzeko arazoak dituzte: «Langile falta dago, eta horregatik gertatzen dira etengabeko erasoak». UGTk kritikatu du zentroko aurrekontuak onartzen duela langile gehiago edukitzea, baina beste gastu batzuetarako erabiltzen dela dirua. Azken erasoa orain bi aste gertatu zen, sindikatuaren arabera. Esan dute bi adingabe disolbatzailea kontsumituta heldu zirela zentrora; bata, bere buruaz beste egiten saiatu zela, eta bestea, jendeari eraso egiten.Langileek babes falta dutela salatu du UGTk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu