Lokal bat itxi dute, kalamu saltzen aritzen zirelakoan
BILBO. Udaltzainek Bilboko lokal bat itxi dute marihuana saltzen zutelakoan han. Udalak jakinarazi du marihuana legeztatzearen aldeko gune gisa zegoela izena emanda lokala baina saltoki bat zela. Lokaleko jabea, 20 urtekoa, atxilotu egin dute udaltzainek. 600 gramo marihuana atzeman zizkioten, eta dirua ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu