Lokarri ere izango da Sorturen legeztatzea eskatzeko manifestazioan

2011ko apirilaren 1a
19:58
Entzun

 

Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak ere atxikimendua adierazi dio Sorturen legeztatzea eskatzeko bihar Bilbon egingo den manifestazioari (Casilla, 17:30).

Lokarriren iritziz, Espainiako Alderdien Legea bete du Sortuk, "baliabide baketsu eta demokratikoen aldeko apustua eginez eta ETAren indarkeria berariaz errefusatuz". Horrenbestez, haren ustez, legezko alderdia izan behar du, "jarduera politkoan aukera berdintasunean parte hartzeko eskubide osoarekin".

Gerninako Akordioko sinatzaileek antolatu dute manifestazioa. Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatibak eta LABek osatzen dute, besteak beste, akordioa. Biharko martxan izango dira, halaber, ELA eta hainbat gazte erakunde. EAJ ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.