euskal presoak

Lokarri ere larunbateko mobilizazioan izango da

Alternatibak ere jakinarazi du Bilboko martxa "historikoan" parte hartuko duela.

2012ko urtarrilaren 4a
16:09
Entzun

Lokarri herritar sarea ere larunbatean Bilbon izango da euskal presoen eskubideen aldeko ekimenean. Sakabanaketa amaitzeko, presoei espetxe onurak emateko eta kartzeletako baldintzak hobetzeko eskatu du.

"ETAk indarkeria behin betiko utzi duela iragarri ostean, euskal gizarteak bizikidetza artikulatzeko erronka dauka", dio Lokarri-k. "Aro berrian ezin da aritu garai bateko estrategiekin".

Alternatibak ere gaur jakinarazi du larunbateko martxa "historikoan" parte hartuko duela.

Egin Dezagun Bideak antolatu du ekimena. 17:30ean hasiko da, Casilla aurrean.

Gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak lehengo astean Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Ertzaintzari agindutakoa gogoratu du. Alegia, antolatzaileek eta manifestariek "legeak [presoentzat] aurreikusitako eskubideak aldarrikatu" besterik ez dutela egin behar, eta legez kanpokotzat jo duela presoen argazkiak erakustea eta 'preso politiko' adierazpidea erabiltzea. "Legez kanpoko aldarrikapenak" egingo balira, manifestazioa "berehala desegiteko" eskatu du epaileak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.