Alternatibako Gazteak, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Iratzarri, Euskadiko Gazte Sozialistak, EGI eta Euskadiko Gazteria Kontseilua taldeekin Ipar Irlandara joango da datozen egunetan Lokarri herritar sarea, hango berradiskidetze eta elkarrizketa esperientziak bertatik bertara ezagutu ahal izateko asmoz.
Hain zuzen, Belfasten izango dira, Berradiskidetzerako zubiak eraikitzen proiektuko ekimenean.
Bihar arratsaldean aurkeztuko dute bidaia, Donostian, Bakearen Etxean.
Lokarrik berak Euskal Herriko alderdi politikoei adiskidetzeari buruzko foro iraunkorra sortzeko proposamena egina die.