Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea Ipar Irlandara joango da, hango gatazka armatuaren ondorioz izandako adiskidetze prozesua bertatik bertara ezagutu ahal izateko asmoz. Abenduaren hasieran egingo du bidaia, eta Eusko Jaurlaritzak hiru mila euroko laguntza eman dio. Beste kostu guztia Lokarrik bere gain hartuko du, Paul Rios sareko koordinatzaileak gaur esan duenez.
Besteak beste, Ipar Irlandako biktimekin eta adiskidetzea lantzen duten elkarteekin bilduko dira.
Riosek jakinarazi du Hego Euskal Herriko alderdi politikoen gazte taldeak gonbidatu dituztela bidaiara. PSE-EEkoak baiezkoa eman du. "Gaztaka denetan egon da eragindako mina, gorrotoa eta adiskidetze beharra", esan du gazte sozialisten taldeak. "Ipar Irlandatik zerbait ikas dezakegu Euskadirako".
Lokarri izan zen, urriaren 17an, Donostiako Nazioarteko Konferentziaren antolatzaileetakoa.