Lokarri-rekin bildu dira euskal presoen mintzakideen bitartekariak

Euskal Herriko alderdi eta gizarte eragile nagusiekin bilera txanda hasi dute.

Irune Berro Urrizelki.
2012ko urriaren 11
18:30
Entzun

Paul Rios Lokarri-ko koordinatzailea eta Arantza Zulueta, Mitxel Sarasketa eta Kandido Zubikarai EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren mintzaideen bitartekariak izan dira Bilboko bileran. Gatazkaren konponbidean, euskal presoen auziaren korapiloa askatzea ezinbestekoa dela nabarmendu dute Zuluetak, Sarasketak eta Zubikaraik. Eta zentzu horretan uste dute beharrezkoa dela berandu baino lehen presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak indargabetzea eta sakabanaketa amaitzea.

Lokarrik “arretaz” entzun ditu presoen bitartekarien proposamen eta aldarrikapenak. Riosek esan duenez, “presoen giza eskubideak defendatzen dituzten ekimen eraikitzaile guztiekiko babesa agertzen jarraituko du Lokarri-k”. Gaineratu du berriz ere bilduko dela bitartekariekin, “uste baitugu presoen eta gizartearen arteko elkarrizketa eraikitzaile bat ezartzea beharrezkoa dela”.

Euskal Herriko alderdi eta gizarte eragile nagusiekin bilera txanda hasi du EPPKren ordezkariek.

Etxerat, lehendakarigai batzuekin

Etxerat euskal preso eta iheslarien senideen elkarteak Jaurlaritzarako lehendakarigai batzuekin bilera saila hasiko du bihar. Aitor Urrestirekin (Equo) eta Laura Mintegirekin (EH Bildu) elkartuko da bihar, Bilbon eta Durangon, hurrenez hurren.

"Bilkuren helburua gure senideen eta gure egoeraren berri ematetik haratago joango da. Eskaera zuzenak egingo dizkiegu lehendakarigaiei", esan du gaur Etxeratek, ohar batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.