'Bateragune auzi'-ko epaia

Lokarrik bat egin du larunbatean Bilbon deitu duten manifestazioarekin

Herritarrei dei egin die manifestazioan parte hartzera.

2011ko irailaren 22a
12:00
Entzun

Lokarrik bat egin du gaur etzi Bilbon Bateragune auziaren epaiaren kontra protesta egiteko deitu duten manifestazioarekin. Ohar batean salatu duenez Otegi, Diez, Zabaleta, Rodriguez eta Jacintoren aurkako zigorra "onartezina da" Zuzenbide estatu batean.

Jarduera politikoa bategatik zigortu dituztela dio Lokarrik, eta jarduera horrek ezker abertzalean estrategia berri bat bideratzea zuela helburu. Gainera, ezker abertzalea "modu argian, behin eta gehiago eta zalantzarik gabe" indarkeriatik urrundu dela adierazi duela azpimarratu du, "baita ETArenetik ere".

 

Euskal gizarteak elkarbizitza artikulatu behar duela dio oharrean, eta pertsona guztiek euren jarduera politikoa askatasunean eta segurtasunez garatzeko bermea izan behar dutela. Horregatik dei egin dio Lokarrik gizarteari larunbateko manifestazioan parte hartzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.