gizarte foroa

Lokarrik gomendioak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean

Legebiltzarkideen artean elkarrizketa, adostasuna eta elkarlana bultzatzen saiatzeko eskatu dio Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariari.

2013ko maiatzaren 31
17:22
Entzun

Gizarte Foroaren hamabi ondorioak aurkeztu ditu Lokarriko ordezkariak Eusko Legebiltzarrean, gaur goizean. Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriari jakinarazi dio gomendio horien helburu nagusia bake prozesuari eta elkarbizitzari indarra ematea dela, "herritarren ekarpenetik".

Horrez gain, hamabi gomendio horietako baten garrantzia nabarmendu dute. "Elkarrizketa eta adiskidetze ariketa bat bultzatzea, erakundeen, alderdi politikoen eta gizarte zibilaren partaidetza zabal eta aktiboaren bidez". Horren harira, elkarbizitza lortzeko erakundeetan elkarrizketa "beharrezkoa" dela pentsatzen du Lokarrik, eta bereziki Eusko Legebiltzarrean. Horregatik, legebiltzarreko lehendakariari eskatu diote legebiltzarkideen artean elkarrizketa, adostasuna eta elkarlana bultzatzen saiatzeko.

Bake eta Elkarbizitza batzorde txostengilean edo Giza Eskubideen Batzordean parte hartu nahi dutela jakinarazi dute, eta eskaera egingo dutela ere bai.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.