Lolita Chavezekin (Santa Cruz del Quiche, Guatemala, 1972) egunotan egitekoak ziren solasaldiak berta behera utzi ditu Emakumeen Mundu Martxak. Hedabideetara bidalitako oharrean dioenez, Chavezen "segurtasun arazoak tarteko" hartu dute erabakia.
Guatemalan, hainbat mehatxu eta erasoren ostean, ekainaren 7an, meategi baten aurkako ekinaldi batetik zetorrela, gizon talde armatu bat bera hiltzen saiatu zen. Mendira ihes egin zuen. Bere bizia arriskuan ez jartzeko, ezkutuan izan da orain arte, baina orain helburu du Europan ezagutaraztea bere herriko egoerari aurre egitearren kitxe herria egiten ari den borroka.
Lan horregatik, Ignacio Ellakuria saria eman diote aurten, eta Euskal Herrian da. BERRIAk elkarrizketa egin zion.