LOMCE datorren ikasturtean ezartzea "ez da bideragarria", Uriarteren arabera

LOMCE hezkuntza erreformaren ezarpena nolakoa izango den aztertzeko, bileran dira autonomia erkidegoko ordezkariak eta Espainiako Hezkuntza Ministeriokoak. Aurretik, agerraldi bat egin dute hezkuntza legearen kontra dauden sailburuek beren jarrera erakusteko.

2014ko urtarrilaren 29a
18:35
Entzun

"LOMCE erabat baztertzen jarraitzen dugu. Ez zaigu gustatzen, baina gustatuko balitzaigu ere, ezin da 2014-2015 ikasturterako ezarri". Hala mintzatu da Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Madrilen, erkidegoetako hezkuntza sailburu eta kontseilariek Jose Ignacio Wert ministroarekin duten bileraren atarian.

Epe aldetik ezinezkoa dela esan du Uriartek, erkidegoek gutxi gorabehera bederatzi hilabete behar dituztela edukiak egiteko eta araudia prestatu eta onartzeko: "Lege express bat nahi dute. Eta planifikazioa askoz ere lehenago hasi behar da". 2014-15eko prozesua abenduan hasi zen.

Kataluniako, Kanariar Uharteetako, Andaluziako eta Asturiasko kontseilariek hitz egin dute Uriarteren ostean. Irene Rigau Kataluniako Hezkuntza kontseilariak nabarmendu du Europako ildoaren aurkakoa dela curriculuma, gaitasunak ez, jakintzak hobesten baititu. Halaber, erkidegoen autonomiaren kontra egitea egotzi dio Werti, eta ohartarazi: "Inon ez da ezarri hezkuntza erreforma bat legea onartu eta bi hilabetera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.