Euskal Eskola Publikoaren jaia

LOMCEren aurkako aldarria

Urkulluk ohartarazi du hezkuntza ezin dela "alderdikeriaz" erabili.

Jende ugari bildu da Euskal Eskola Publikoaren jaian, Balmasedan. ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 1a
07:16
Entzun

Balmasedan egin zuten atzo Euskal Eskola Publikoaren jaia, Gorantz goaz. Go! Go! lelopean.

Lau gunetan banatu zituzten ekintzak: Mendia eskolan, San Juan plazan, Seberino Deuna enparantzan eta gazte eta kirol gunean. 

Inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Kristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. LOMCE geldiarazteko beharra nabarmendu zuen Urkulluk, ohartarazi ezin dela hezkuntza "alderdikeriaz eta arma gisa" erabili. Uriartek, bere aldetik, adierazi zuen "jaia ez ezik, aldarrikapen eguna" ere bazela.

Euskal Eskola Publikoko Gurasoen Konfederazioko buru Carlos Lopezek, berriz, "atzerakoitzat" jo zuen LOMCE eta indarrean sar ez dadin neurriak hartzeko eskatu zion Jaurlaritzari. "Euskal eskola publiko hobea nahi dugu, euskalduna, gurea, parte hartzailea, laikoa, baliabide hoberenak izango dituena eta bere inguruan errotua egongo dena".

Adin guztietarako ekitaldiak antolatu zituzten Balmasedan: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, askotariko tailerrak, jokoak... 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.