HEZKUNTZA

LOMCEri praktikan nola aurre egin aztertzeko, lansaio bat antolatu dute

Hezkuntza Plataformen Topaguneak deitu du bilerara: abenduaren 6an, Durangon.

2014ko azaroaren 8a
11:52
Entzun

Hego Euskal Herriko ikastetxeetara iritsi da LOMCE hezkuntza erreforma, Lehen Hezkuntzako lehen, hirugarren eta bosgarren mailetara. Besteak beste, amaierako azterketa bat izango dute aurtengo ikasturtean hirugarren mailako ikasleek —ez du ondorio akademikorik izango, eta ez du Madrilek ezarriko, erkidegoak baizik—.

Erreforma indarrean dela, ikastetxeetan nola aurre egin aztertzen ari dira. Bide horretan, lan saio baterako deialdia egin du Hezkuntza Plataformen Topaguneak. Abenduaren 6an egingo dute batzarra, Durangon (Bizkaia); hain zuzen ere, Durangoko Azoka izango dute herrian egun horietan.

Eskoletan aurre egiteko modua eztabaidatuko dute; proposamen gisa, besteak beste, hainbat eragilek osatutako Gure Gida hartuko dute oinarri.

Hainbat herritako taldeek osatu dute Hezkuntza Plataformen Topagunea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.