Antton Troitiño Espainiaratzeko eskaera egin zion Espainiako Gobernuak Erresuma Batuari preso ohiari Parot doktrina ezarri ostean, eta gaur aztertuko dute gaia Westminsterko epaitegian (Londres).
ETAk eginiko zenbait atentatutan parte hartu izana egotzita 24 urte pasa ditu espetxean Troitiñok. 2011n geratu zen aske. Ondoren, Espainiak berriro ere atxilotzeko agindu zuen, Parot doktrina ezarri ziotelako, baina Troitiñok alde egin zuen.
Ekainean atxilotu zuten Londresen, eta espetxean egon da orain arte, Troitiñoren defentsak eskatu duen arren Estrasburgoko auzitegiak Parot doktrinaren inguruan hartutako erabakia aintzat hartu eta aske uzteko.
Londresen, Troitiño Espainiaratzearen inguruko epaiketa gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu