Londresi jarraitzeko eskatu die Madrili eta Parisi ezker abertzaleak

Eskoziaren kasua eredugarritzat jo du, gatazka politikoa modu demokratikoan gaindi daitekeela erakutsi baitu

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Eskozian egitekoak diren erreferendumaren egunaren inguruan aldeek izan ditzaketen interesak alboratuta, muinari begira, Erresuma Batuko Gobernuak «auzi politiko bati modu demokratikoan» heldu diola uste du ezker abertzaleak: «Eskoziarrek eskubidea daukate euren etorkizunaz eta beste estatuekiko harremanez erabakia hartzeko, eta horrela aitortu dio Erresuma Batuak», adierazi du Maribi Ugarteburu eledunak. «Ukazioaren bideari» utzi eta Londresek hasitakoari jarraitzeko eskatu die, halaber, Espainiako eta Frantziako gobernuei. Eskoziakoa eredugarritzat jo, eta Euskal Herrirako baliagarri ere badela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.