Erresuma Batua

Londresko parlamentuko batzordea susmagarrien atxilotze epea luzatzearen aurka

2007ko uztailaren 30a
17:27
Entzun
Proposamena aurrera eramateko adina arrazoi ez dagoela iritzi dio aho batez. Egun, terrorismo delituen susmagarriak 28 egunez eduki ditzakete atxilotuta Erresuma Batuan haien kontrako kargurik aurkeztu gabe; epe hori 56 egunera luzatu nahi zuen Gordon Brown lehen ministroaren gobernuak.

Erresuma Batuko Legebiltzarreko giza esku bideen batzordea Brownen gobernuak "terrorismoaren aurka" egiteko aurkeztutako proposamen nagusietako baten aurka agertu da: susmagarrien kargurik gabeko atxilotze aldia 28 egunetik 56ra luzatzearen kontra.

Giza eskubideen batzordearen arabera, orain arteko kasu guztietan 28 eguneko atxilotze aldi hori nahikoa izan da, eta ez dago luzatzea erabakitzeko adinako arrazoirik. "Arrazoi garbiak baleude bakarrik aldatu beharko litzateke legedia, eta ez badaezpadako argudioetan oinarrituta", esaten du giza eskubideen batzordeak gai horren inguruan plazaratu duen txostenak.

Brownen gobernuaren ekimena izan da Legebiltzarreko giza eskubideen batzordeari luzamenaren inguruko iritzia eskatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.