2009

Lopez agintean, D3M baliogabetu zutelako

Ezker abertzaleko plataformaren botoak baleko izan balira, PSE-PP-UPD hirukoa ez zen nahikoa izango sozialista lehendakari izateko. Juan Jose Ibarretxe EAJko hautagaiak lehendakari segituko zuen.

2012ko urriaren 21a
07:15
Entzun

Eusko Legebiltzarraren araudiko 165. artikulua: lehendakari izateko lehendabizi legebiltzarkideen botoen gehiengo osoa behar da (75 parlamentari dira). Bestela, bigarren bozketan, gehiengo sinplea.

Azken hauteskundeak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren, eta EAJ nagusitu zen, erraz samar, lehendakarigai Juan Jose Ibarretxe zuela —1999tik zegoen karguan—. Bost legebiltzarkideko eta 81.000 botoko aldea atera zion bigarrenari: Patxi Lopez PSE-EEkoari. 25 aulki erdietsi zituen alderdi honek. PPk hamahiru, eta, inbestidura saioan Lopez babestu zuenez, bi alderdien artean gehiengo osoa (38 legebiltzarkide) eta sozialista lehendakari.

Hori, ordea, emaitza ofizialei esker gertatu zen, Espainiako Justiziak D3M ezker abertzaleko plataforma baliogabe jo zuelako.

D3Mk ehun mila boz baliogabe zenbatu zituen, zazpi legebiltzarkide zituzkeen, eta, haren aulkiak balekoak balira, Lopez ez zen lehendakari izango, hain segur. PSEk eta PPk 34 boto zituzketen, UPDrekin 35. Ibarretxek, berriz, EAJ, Aralar eta EArekin 33, eta D3Mren botoak erabakigarriak izango ziren kasu hartan. Ez du ematen D3Mk Lopez lehendakari izatea ahalbidetuko zuenik inbestidura bozketan.

2009-KO HAUTESKUNDEAK

EAE

Emaitza ofizialak

EAJ. 30 legebiltzarkide (399.600 boto, %38,5)
PSE-EE. 25 (318.112 boto, %30,7)
PP. 13 (146.148 boto, %14,1)
Aralar. 4 (62.514 boto, %6)
EA. 1 (38.198 boto, %3,6)
EB. 1 (36.373 boto, %3,5)
UPD. 1 (22.233 boto, %2,1)

D3Mren botoak aintzat hartuta(Espainiako Justiziak baliogabe joa zuen D3M ezker abertzaleko plataforma)

EAJ. 28 legebiltzarkide (%34,7)
PSE-EE. 23 (%27,6)
PP. 11 (%12,7)
Aralar. 4 (%5,4)
EA. 1 (%3,3)
UPD. 1 (%1,9)
EB. 0 (%3,2)
D3M. 7 (100.939 boto, %8,7)

ARABA

Emaitza ofizialak

PSE-EE. 9 legebiltzarkide (47.523 boto, %31,5)
EAJ. 8 (45.767 boto, %30,3)
PP. 6 (32.188 boto, %21,3)
Aralar. 1 (6.613 boto, %4,3)
UPD. 1 (5.990 boto, %3,9)
EA. 0 (5.280 boto, %3,5)
EB. 0 (5.053 boto, %3,3)

D3Mren botoak aintzat hartuta

PSE-EE. 8 legebiltzarkide (%29,4)
EAJ. 8 (%28,3)
PP. 6 (%19,9)
Aralar. 1 (%4)
UPD. 1 (%3,7)
EA. 0 (3,2)
EB. 0 (%3,1)
D3M. 1 (9.060 boto, %5,6)

BIZKAIA

Emaitza ofizialak

EAJ. 12 legebiltzarkide (241.732 boto, %41,5)
PSE-EE. 8 (177.875 boto, %30,5)
PP. 4 (81.837 boto, %14)
Aralar. 1 (24.639 boto, %4,2)
EB. 0 (20.080 boto, %3,4)
EA. 0 (17.033 boto, %2,9)
UPD. 0 (10.916 boto, %1,8)

D3Mren botoak aintzat hartuta

EAJ. 11 legebiltzarkide (%38,2)
PSE-EE. 8 (%28,1)
PP. 3 (%12,9)
Aralar. 1 (%3,9)
EB. 0 (%3,1)
EA. 0 (%2,6)
UPD. 0 (%1,7)
D3M. 2 (43.971 boto, %6,9)

GIPUZKOA

Emaitza ofizialak

EAJ. 10 legebiltzarkide (112.101 boto, %36,9)
PSE-EE. 8 (92.714 boto, %30,5)
PP. 3 (32.123 boto, %10,5)
Aralar. 2 (31.262 boto, %10,3)
EA. 1 (15.885 boto, %5,2)
EB. 1 (11.240 boto, %3,7)
UPD. 0 (5.327 boto, %1,7)

D3Mren botoak aintzat hartuta

EAJ. 9 legebiltzarkide (%31,5)
PSE-EE. 7 (%26)
PP. 2 (%9)
Aralar. 2 (%8,8)
EA. 1 (%4,4)
EB. 0 (%3,1)
UPD. 0 (%1,4)
D3M. 4 (47.908 boto, %13,4)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.