EAE-ko hauteskundeak

Lopez Aguilar: "Ezin da EHAK legez kanpo utzi Batasunak hari boza emateko eskatze hutsagatik"

Espainiako Justizia Ministro Juan Fernando Lopez Aguilarrek esan duenez, Batasunak EHAK Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistarentzako “boza emateko gonbita egingo balu”, hori ez litzateke EHAK baliogabetzeko nahiko arrazoi izango. “Batasunak boza eskatzen duen alderdi guztiak legez kanpo utzi behar diren ondorioa absurdua da”. Gainera, Ser irratian egin dioten elkarrizketa batean berretsi egin du, EHAKren zerrendak aztertu arren, ez zutela horiek baliogabetzeko zantzurik aurkitu. Batasunak, jakinarazi duenez datorren egunetan erabakiko dute “ekimen berri honen aurrean zein jarrera hartu”.

2005eko apirilaren 2a
17:21
Entzun
Lopez Aguilarrek esan duenez, “Espainiako Gobernuak ezin du prebentzio moduan jokatu”, baina edozein modutara ere, adi daudela eta halaxe jarraituko dutela azpimarratu du. EHAK Batasunaren “iruzurrezko jarraipena” dela dioten ebidentziak ez dauden bitartean ezin dela hura legez kanpo utzi esan du.

Izan ere, Batasunak esan duenez, datozen egunetan, eta beraien oinarriekin eztabaidatu ondoren “ekimen berri honen aurrean” zer egin erabakiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.