Espainiako Alderdien Legea "oso argia" dela azpimarratu du Espainiako Gobernuko Justizia Ministro Juan Fernando Lopez Aguilarrek. Horregatik, Batasuna ez dela EAEko hauteskundeetara aurkeztuko ziurtatu du, "ez izen horrekin eta ezta beste batekin ere".
Horretarako, "susmagarriak" diren zerrenda guztiak zorrotz aztertuko dituztela abisu eman du. "Espainiako Gobernuak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu legea betetzen dela bermatzeko".
Hala ere, garbi utzi nahi izan du, "tribunalek erabaki zutela Batasuna legez kanpo uztea", eta orain ere haiek izango direla "beste edozein hautagaitzaren aurrean erabakiak hartuko dituztenak". Alderdien Legeak arau batzuk zehazten dituela eta arau horiek betetzeko daudela esanez amaitu du.
EAEko hauteskundeak
Lopez Aguilarrek dio "susmagarriak" diren zerrenda guztiak aztertuko dituztela
Espainiako Justizia Ministro Juan Fernando Lopez Aguilarrek gaur esan duenez, Espainiako Gobernuak "susmagarriak" diren zerrenda guztiak zorrotz aztertuko ditu. Batasuna ez dela EAEko hauteskundeetan egongo ziurtatu du "ez izen horrekin eta ez beste batekin". Esan duenez, Espainiako Gobernuak "tribunaletan eragin dezake, joko arauak ez errespetatzeagatik legez kanpo dagoen talde bat aurkeztea oztopatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu