Hala ere, Lopez Aguilarren iritzian salaketak "faltsuak" izateak ez du ziurtatzen ez dagoela gehiegikeriarik, eta oinarrizko eskubideen babes sistemak erantzun egokia ematen duela bermatu behar dute. AIko idazkariarekin bilera egin ondoren egin ditu adierazpenok, idazkariaren beraren aurrean.
AIko idazkariak Nazio Batuen Erakundearen tortura ekiditeko aholkuak jarraitzeko eskatu dio Espainiako Justizia ministroari. Aholku horien artean polizia-etxeetan bideo kamerak jartzeko neurria dago, eta AIko ordezkariak azpimarratu duenez, horrek atxilotua babesteaz gain Justizia ere babesten du, salaketa faltsuen aurrean.
Torturak
Lopez Aguilarrek dionez, Espainiako tortura salaketak faltsuak dira beti
Espainiako Justizia Ministro Juan Fernando Lopez Aguilarrek AI Amnesty Internationaleko idazkari nagusiaren aurrean esan duenez, Espainiako tortura salaketak talde armatuko kide izatea edo haiekin kolaboratzea leporatzen zaien atxilotuek egiten dituzte, eta "ehuneko ehunean faltsuak dira". AIko idazkariak tortura ekiditeko NBEren aholkuak betetzeko eskatu dio Aguilarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu