Politika

Lopez: "Asko gustatuko litzaidake Imaz nire gobernuan egotea"

Eusko Jaurlaritzako lehendakari berriak argitu du ez diola halako proposamenik egin EAJko presidente ohiari, ez duelako "konpromisoan" jarri nahi izan. Elkarlanean ariko direla uste du. Lopez Legution dago gaur, Piñol zenaren aldeko omenaldian.

2009ko maiatzaren 11
16:23
Entzun
"Asko gustatuko litzaidake Imaz nire gobernuan egotea". Hala esan du gaur Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Josu Jon Imaz EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente ohiaz TVE1 telebista kateko elkarrizketa batean. Imaz Jaurlaritzako gobernu berriarekin ere lankidetzan ariko dela uste du Lopezek, "herri mailako ardurak dituelako". Petronor euskal enpresako presidentea da Imaz duela hilabete batzuetatik. "Gainera, iraganean beti elkar ulertu dugun [euskal] abertzale horietakoa da Imaz, eta etorkizunean ere uler gaitezke".

Lehendakariak argitu du azkenaldian hitz egin duela harekin baina ez diola Jaurlaritzan sartzeko proposamenik egin. "Ez dut konpromisoan jarri nahi izan Josu Jon".

Lehengo asteartetik da PSE-EEko idazkari nagusia Jaurlaritzako lehendakari. Gobernuko hamar sailburuetatik sei PSE-EEko kideak dira eta lau independenteak. Martitzenean bezala, elkarlanerako eskua luzatu dio EAJri gaur ere. "Seguru nago bidean topatuko garela", adierazi du TVE1en.

Legution (Araba) dago 11:00etatik lehendakaria, Juan Manuel Piñol zenaren aldeko omenaldian. ETAk duela urtebete hil zuen Piñol guardia zibila, kuartelaren aurka bonba-furgoneta lehertuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.