Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusi berriaren lehen lana batzorde eragilea osatzea izango da. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Rubalcabaren laguntzaile estua izan da alderdiko hauteskunde kanpainan, eta ziurrenik karguren bat izango du alderdian. Lopez prest dago.
Rubalcabak berak hil honen hasieran esan zuen Patxi Lopez ondoan nahi zuela eta bere esku balego Lopez etorkizunean «nahi duen guztia» izango litzatekeela. Batzuek ulertu zuten urteotan Lopez izango dela Rubalcabaren ondokoa eta PSOEren hautagaia izan daitekeela 2014ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako.
Bestelako egoera batean dago Roberto Jimenez, PSNko idazkari nagusia. Jimenez Chaconen aldekoa da. Atzo, Rubalcabaren garaipenaren berri izan ostean, Jimenezek esan zuen «guztiek» irabazi dutela eta kongresua «akuilua» izan dela. «Alderdia guztiok osatzen dugu, eta, orain, guztiok talde berekoak gara, amaitu da baten edo bestearen alde egotea», Jimenezen iritziz. PSOErekin harreman ona izatea espero du.
Lopez, batzorde eragilean parte hartzeko prest
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu