Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak galdeketa dela-eta Europara ez jotzeko eskatu dio Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. "Daukan karguari errespetua izateagatik, eta Europan antzezpenik ez egiteko eta hori ez ikusteagatik, euskal herritarrok Europan seriotasun ospea dugulako", esan du Lopezek.
Hain justu, irailaren 15erako Espainiako Auzitegi Konstituzionalak galdeketari baiezkoa eman ezean, herritarrei Espainia Estrasburgon salatzeko eskatu zien herenegun Ibarretxek, eta esan zuen Jaurlaritzako kideek hilaren 16an bertan sartuko dituztela pertsonalki salaketak.
Lopez "txundituta" geratu da ekimen horrekin, "ezohikoa eta absurdua delako, eta euskal erakundeei prestigioa kendu nahi dielako". Haren arabera, erakunde publikoek ezin dituzte horrelako erabakiak hartu. "Horretarako oinarri bakarra, Ibarretxeren obsesioa da".
Hala ere, PSE-EE Eusko Legebiltzarreko aurrekontuak negoziatzeko prest dagoela adierazi du Lopezek. "Izan ere, herriak ezin du gelditu, are gutxiago oraingo egoera ekonomikoan".
Dena dela, gaurko Jaurlaritza ez zaio "gobernu eraginkorra" iruditzen eta, esaterako, galdeketa bultzatzeko bost milioi euro xahutu izana "eskandaluzkoa" dela irizten dio.
Datorren udaberrian izango dira ziurrenik EAEko hauteskundeak, eta PSE-EEko "prestatuta" dagoela esan du Lopezek.
Politika
Lopez: "Daukan karguagatik eta antzezpenik ez egiteko, Ibarretxek ez luke jo beharko Europara"
PSE-EEko idazkari nagusia "txundituta" geratu da galdeketa dela-eta Jaurlaritzak herritarrei Espainia Estrasburgon salatzeko egin dien eskaerarekin, "ezohikoa eta absurdua delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu