Euskal Presoak

Lopez de Abetxuko presoa aske uzteko eskatzeko, sinadura bilketa abiatu dute

Arabako hainbat sektoretako norbanakoek abiatu dute ekinbidea. Larriki gaixo dago preso gasteiztarra; 63 urte ditu, eta horietatik 25 daramatza espetxean.

Sinadura bilketa aurkeztu dute Gasteizen. ARGAZKI PRESS
edurne begiristain
2014ko maiatzaren 8a
11:46
Entzun

Gaixotasun larria du Jose Ramon Lopez de Abetxukok presoak; 63 urte ditu, eta horietatik 25 preso daramatza. Kartzelan daraman denbora gehiena gaixo eman du Gasteizko presoak. Haren egoerarekin kezka agertu dute Arabako hainbat sektoretako norbanakoek, eta, aske uzteko eskatzeko, sinadura bilketa abiatu dute.

Euren asmoa da presoaren askatasuna eskatzeko mozioa onar dezala Gasteizko Udalak. Ekinbidearen berri eman dute gaur goizean sinadura bilketa martxan jarri duten lagunek, eta, besteak beste, hauexek sinatu dute: Matti Iturralde eta Luis Galdos medikuek, Miguel Angel Ruiz hiesaren kontrako batzordeko buruak, Juan Mieg margolariak, Unai Grajales EAJko zinegotzi ohiak eta Juan Ibarrondo idazleak. Ekainaren amaiera bitartean bilduko dituzte sinadurak.

Gasteizko Udalean aurkeztu nahi duten mozioak hiru puntu ditu. Lopez de Abetxuko aska dezatela eskatuko dute haren bitartez, baita antzeko egoeran dauden preso gasteiztarrak ere. Halaber, haiek askatu bitartean gaixorik dauden Gasteizko presoak Zaballako (Araba) espetxera eramateko galdegingo dute. Azkenik, Gasteizko Udalari eskatuko diote Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzari igor diezaiola onartutako akordioa.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.