Maria San Gil EAEn PPko buruak Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari eskatu dio "Fiskaltzan salaketa jarri" behar badu, jartzeko, bere ustez, Bilbon egingoden manifestazioa eta Donostiakoa "berdinak" direlako. Horretaz gain adierazi du, "erabat kontraesankorra eta ulertezina" dela Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak biharko ekitaldia ez debekatzea, eta Donostian egindakoa legez kanpo uztea. PPko kideak gaineratu du "EAJ Batasunaren xantaian erori" dela, eta Imazek eman ziola Balzari "manifestazioa ez debekatzeko agindua".
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, "denok dakigu zeintzuk diren manifestazioaren atzean daudenak, eta Donostian ikusten ziren arrazoi berak daude biharko manifestazioa debekatzeko".
Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak biharko manifestazioa "behar den bezala" egiteko nahia erakutsi du. Radio Euskadin eginiko elkarrizketan jakinarazi duenez, "denok ados gaude Bilboko jaiak lasaitasun osoz igarotzeko eskubideaz hitz egiterakoan, baina baita manifestazioa bere osotasunean egiteko aukeraz ere".
Javier Madrazo Ezker Batua Berdeen koordinatzaileak esan duenez, "Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak erabaki zuzena hartu du Orain herria, orain bakea lelopean egingo den manifestazioa ez debekatzeko orduan" eta azpimarratu du mobilizazioa "manifestazio baimendua" dela.
Nafarroako Gobernuak debekatu egin du Berriozarren deitutako manifestazioa
Felix Puyok datorren larunbaterako manifestaziorako deia egin zuen Berriozarren. Nafarroako Gobernuak debekatu egin du mobilizazioa.
Berriozargo iturriek adierazi dutenez, Puyok egindako eskaera ez zuten atzera bota hasieran. Egun batzuk geroago, aldiz, 'Batasunaren egunean' Orain herria, orain bakea lemapean manifestaziorako deia luzatzen zuten kartelak jarri zituzten Berriozarreko kaleetan, eta Nafarroako Gobernuak deialdia debekatu zuen".
Debekua Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenean helegin dute, eta bihar ezagutaraziko da epailearen erabakia.
Bilboko manifestazioa
Lopez eta San Gilek manifestazioa debekatzeko eskatu dute
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du Bilboko manifestazioaren "atzean" Donostiakoarenean egon zen "jende bera" dagoela, eta Bilbokoa ez debekatzeko hartutako erabakiarekin Eusko Jaurlaritzak "aurrepentsatutako anbiguotasuna" azalean uzten duela gaineratu du. EAEn PPko buru Maria San Gilek EAEn Espainiako Gobernuko ordezkari Paulino Luesmari manifestazioaren aurrean duen ardura bere gain hartzeko eskatu dio Donostian egin zenaren "berdina" delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu