Lopez: «Euskadik ez du elkarrizketaren bultzatzailerik behar»

2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak berretsi egin du ez duela Harremanetarako Nazioarteko Taldearekin batzartzeko asmorik, horien «interesak» zeintzuk diren ez dakiela argudiatuta. «Euskadik ez du elkarrizketaren bultzatzailerik behar», adierazi du Lopezek, euskal herritarrak «indarkeriaren arazoa» konpontzeko gai izango direla uste baitu. «Guk geuk beste askori erakuts diezaiokegu nola hitz egiten den, eta adostasunera nola heltzen den», gaineratu du Lopezek. EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalari erantzunez esan ditu hitzok; elkarrizketa politikoa sustatzeko borondaterik ez izatea egotzi dio Agirrezabalak Eusko Jaurlaritzako lehendakariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.