Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak nabarmendu du ETAren indarkeriarik gabeko lehen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan direla, eta eguna "normaltasunez" igaro dela.
Lopezek aitortu du PSEk jasotako emaitzak, hamasei eserleku, ez zituztela espero, eta "lasaitasunez" aztertu beharko dituztela bihartik aurrera. Edonola ere, PSEri bozka eman diotenei eskerrak eman dizkie.
PSEk "arduraz" jokatuko duela agindu du Lopezek: "Bozkatu gaituzten pertsonen balioei uko egiten ez dien ahotsa izango gara". Gobernuan bezala oposiozioan ere "erantzukizunez" jokatuko duela ziurtatu du: "Bihartik aurrera berdin jarraituko dugu, ezkerretik eta ezberdinen batasunetik, herria denon artean eraikitzeko".