politika

Lopez PSE-EEko idazkari nagusia izango da, berriro ere

%97,4ko babesa jaso du Jaurlaritzako lehendakariak alderdia asteburuan egiten ari den VI.kongresuan.

2009ko urriaren 3a
18:23
Entzun
Asteburu honetan VI. kongresua egiten ari da PSE-EE eta gaurko saioan Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria PSE-EEko idazkari nagusi hautatu dute, beste behin. Lopezek %97,4ko babesa jaso du (497 bototatik aldeko 495 jaso ditu eta bi boto zuri).

Kargua hartu duenean, lanik zailena "orain hasten" dela adierazi du Lopezek. "Gauden lekuan egotea eta iritsi garen lekura iristea merezi dugula argi utzi behar dugu eta maila horretan mantentzen dakigula erakutsi".

Bihar ponentzia politikoaren inguruan eztabaidatuko du PSE-EEk VI.kongresuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.