"Berriro egingo nuke klima aldaketari buruzko biltzarreko protesta ekintza; 120 estatuburu zeuden! Hura zen unea". Hala esan du gaur goizean Juan Lopez Uralde donostiar eta Espainiako Greenpeace erakunde ekologistako zuzendariak Euskadi Irratian, Kopenhagetik. Danimarkako Justiziak atzo arratsaldean utzi zuen libre, karguekin, eta epaileak noiz deituko dago.
Danimarkako Gobernuko eta errege familiako kideak, Angela Merkel Alemaniako kantzillerra, Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroa, Lula da Silva Brasilgo presidentea, Hugo Chavez Venezuelakoa, Nicolas Sarkozy Frantziakoa edota Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiakoa afaltzen ari ziren aretora sartu zen Lopez Uralde protesta egitera, Greenpeaceko bi kiderekin. "Izan ere, biltzarra ez zen ona izan". Ekintza baketsua egin zutela azpimarratu du. "Baina agintariak haserre zeuden, biltzarrean ez zutelako akordiorik lortu, eta guk ordaindu dugu haien haserrea".
Abenduaren 17an egin zuten ekintza, eta atzora arte preso eduki zituzten, afariko aretoan "modu ilegalean" sartu izana egotzita. Greenpeaceko beste kide bat bi egunera atzeman zuten eta laurak atxiloaldi inkomunikatuan izan zituzten asteartera arte. Laurak utzi zituzten aske atzo.
"Mundu osoan izan da erantzuna, gure alde atera dira milaka eta milaka lagun, eta oso pozik gaude horregatik", esan du Lopez Uraldek gaur.
inguruMENA
Lopez Uralde: "Berriro egingo nuke protesta; 120 estatuburu zeuden!"
Greenpeaceko burua pozik agertu da kartzelatik irtendakoan, "mundu osoan" izan delako euren aldeko erantzuna. Abenduaren 17an atxilotu zuten Kopenhagen, talde ekologistako bi kiderekin, klima aldaketari buruzko biltzarreko "modu ilegalean" sartu izana egotzita, eta atzo utzi zituzten aske, karguekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu