Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Fiskalen Batasun Progresistaren biltzarra inauguratu du gaur goizean, Bilbon, eta fiskalei gizabanako eta kolektibo "ahulenak" babesteko eskatu die, baita "boteretsuei mugak ezartzeko eta erantzukizunak eskatzeko" ere.
Lopezek salatu du "familia apalak" etxetik kaleratzen dituztela, eta, aldiz, erakundeak porrotera eramaten dituzten zuzendariak daudela, "inongo erantzukizunik gabe eta milioi askoko kalte-ordainak kobratuz" .
Hori aldatu ahal izateko legedia moldatzea beharrezkoa izango litzatekeela uste du Lopezek; dena den, ohartarazi du "borondatea" beharrezkoa dela "batzuen zigorgabetasuna amaitzeko".
Fiskalen eginkizuna "herritarren berdintasunaren aurrealdea" izatea dela iritzio dio, eta, beraz, uste du "presioak" haiengan ezin duela eragin.