konponbideari begira

Lopezek bakerako ekimen berrietan akordioak lortu nahi ditu, bakarrik ez geratzeko

Jaurlaritzako lehendakariak ostegunean egingo du agerraldia, Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran. "Proposamen irekiak" egingo ditu.

2012ko martxoaren 5a
18:38
Entzun

Datorren ostegunean emango du Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bakerako ekimenen berri, Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran, eta Lehendakaritzako iturriek gaur aurreratu dute haren xedea beste taldeekin akordioak lortzea izango dela, bakarrik ez geratzeko asmoz. Ondorioz, iturri haren arabera, ETAk borroka armatua bukatu osteko egoera berrian "Euskadin bakea eta bizikidetza egonkortzeko", "proposamen irekiak" egingo ditu Lopezek.

Lehendakariak esana du bi oinarri izango dituela akordioetara heltzeko: iazko irailean aurkeztu zuen dekalogoa eta lehengo otsailean Espainiako Kongresuko hainbat taldek erdietsitako hitzarmena. "Formula eta foro berriak" sortu nahi ditu. Joan den urtarrilean Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuari euskal presoak gerturatzeko eta Sortu legeztatzeko eskatu zion.

EAJk eta IU-Ezker Anitzak azken egunetan Lopezi leporatu diote ez dela eurekin harremanetan jarri. Iñaki Oiarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak gaur esan du ETAren bukaera lortzeko bidean inork ez lukeela protagonismorik bereganatu beharko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.