Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur Cope irratian emandako elkarrizketan esan du EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak "lehenengo" egin behar duena ETAri desegiteko eskatzea dela. Preso daudenei "ez engainatzeko" deia luzatu die EPPK-ko mintzakide taldeko kideei, eta gogorarazi du ez dela "amnistiarik eta neurri kolektiborik" egongo.
Horrekin batera EPPK-ri eskatu dio presoei "euren diktadura propiotik askatzeko". Haren arabera, "preso askok" ezin izan dituzte bergizarteratze neurriak baliatu "talde terroristak hori ukatu" egin dielako.
Lopezek ez du baloraziorik egin nahi izan gaur BERRIAk eta Gara egunkariak EPPK-ko mintzakide berriei egindako elkarrizketaren inguruan.
Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak uste du Lopezek "galduta" jarraitzen duela, eta "gertatzen ari denetik urrun" dagoela.