"Zuhurtasunez" jokatzeko eskatu du PSE-EEren idazkari nagusiak. Izan ere, bere iritzian bake aurreikuspen handiak sortzen ari dira, eta ezin dira frustrazioak eragin ditzakeen aurreikuspenak sortu, hori euskal gizartearen bake nahi izugarriekin jolastea litzakeelako.
Bestalde, "bihar" Batasunarekin ez dutela itunik egingo azaldu du, alderdi hori legez kanpo dagoelako, eta "mundu oso batek banantzen gaituelako".
politika
Lopezek dio hau "garai berrien sarrera" izan daitekeela
PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezek kritikatu egin ditu ETAren balizko su eten batetaz hizketan ari direnak "ezer jakin gabe eta disimulatzeko egiten dutelako". Berak egiten duen bakarra "gertaerei erreparatzea" dela dio, eta horren arabera, "garai berri baten sarrera" izan daiteke hau, bere iritzian. "Gertaera" horiek honakoak dira: "ETA inoiz baino ahulago dagoela", "zuzenbide estatuak ez duela guardia jaisten", Espainiako gobernuburua bakea lortzeko "prest dagoela", Espainiako Kongresuan onartutako ebazpena, eta "Batasunaren munduaren gogoeta".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu