Berdinketa gertatuko balitz, EAJren hautagai Juan Jose Ibarretxe bera bezain erantzulea dela iritzi dio Lopezek, eta horregatik, ez zaio ondo iruditzen berdinketa balego berari erretiratzeko eskatzea.
Lopezen iritzian, abertzaleen ustez "herria beraiena da", eta "berez, gobernuak beraiei dagokiela uste dute". Bada, beraien hautagaitza "serioa" dela abisu eman die, eta nabarmendu duenez, besteek beraiek hainbat eskubide dute lehendakaritza eskuratzeko.
Halaber, ez duela beste taldeekin bilera gehiago egingo, eta PPrekin akordiorik ez duela bilatuko azaldu du. Beraz, momentuz bere taldeko 18 botoak baino ez ditu ziurtatuak. Gauzak horrela, "legebiltzarkideen" botoak irabaztea espero duela esan du. Ibarretxeren alternatiba egon badagoela azaltzeko aurkeztuko dela dio.
Politika
Lopezek dio PSE-EEren ardura dela Jaurlaritza hirukoak ez gobernatzea
PSE-EEren lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezen iritzian, beraien ardura da, hirukoak beste legegintzaldi batean Eusko Jaurlaritza ez eskuratzea. Beste lau urtez "zatiketan" gobernatzen duen Jaurlaritzarik ez duela nahi esan du. Gaineratu duenez, orain lehen baino arrazoi gehiago ditu aurkezteko, "hirukoa indartu egin delako". Nolanahi ere, Ibarretxek eta berek 33na boto lortuko balituzte, bera ez dela erantzule egiten azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu