"Argi dago, egun oztopoak daudela bakerako bidean. Oztopoa dira, pistolen lapurreta hori, kale borroka edo Zarauzko zinegotziei egindako jarraipenak", azpimarratu du PSE-EEKo idazkari nagusiak. Era berean, gaineratu duenez "itxaron egin beharko da ikerketak egitea dagokienek" Nimesko armen lapurretaren erantzulea ETA izan zen ala ez baieztatzen duten arte.
Lopezek azaldu duenez, PSE-EEn "nahiko aspertuta" daude Batasunaren jarrerarekin. Izan ere, PSE-EEko idazkari nagusiak RNE irrati katean egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, ezker abertzaleak gainerako alderdie botatzen dio errua "bakerako bidea lautu beharrean".
Hau da, Lopezek azaldu duenez, "demokrazia eta politika guztiz bateraezinak dira indarkeriarekin". Azaldu du ezker abertzaleak behin eta berriz hitz egiten duela prozesu demokratikoari buruz, baina jakin behar dutela politika egin nahi badute behin betiko gaitzetsi behar dutela indarkeria.
Politika
Lopezek esan du prozesua geratu daitekeela ETAren indarkeria uzteko borondatea egiaztatzen ez bada
Prozesua geratu egin daitekeela uste du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak. ETAk armak eta indarkeria uzteko duen borondatea "guztiz egiaztatzen ez bada". Lopezek bereziki nabarmendu du prozesua ez aurrera eta ez atzera geratu daitekeela, ez hautsita. Baina berretsi du, ETAk indarkeria uzteko duen borondatea egiaztatu beharra dagoela. Lopezen ustez, indarkeria ekintzak dira prozesua trabatzen dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu