Pozik agertu da Patxi Lopez lehendakaria Eusko Legebiltzarrean lortutako akordioarekin.Lehendakaria ganberako korridoreetan mintzatu da, osoko bilkura amaitu bezain laster. Adierazi du espero duela lantalde horrek ETA behin betiko desagertzekoeta «ezberdinen arteko bizikidetza» sendotzeko balio izatea.Lopezen aburuz, lantaldealagungarria izan daiteke «pedagogia demokratikoa» sustatzeko eta «errespetuan, tolerantzian eta aniztasunean» oinarritutako baloreak hedatzeko.
Legebiltzarrean akordioa babestu duten taldeak zoriondu ditu lehendakariak, baina bereziki eskerrak eman dizkio Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideari, «egindako lanarengatik».Ponentzia martxan jartzearen alde agertu direnen ahalegina ere txalotu egin du lehendakariak. Bere aburuz, azpimarratzekoa da Aralarreko hiru legebiltzarkideek, EAJ, PSE, PP eta Ezker Anitzak «elkar hartuta» aurrera egiteko «borondate sendoa» agertu izana, eta alderdi interesak albo batera utzi dituztela «bakearen, elkarbizitzaren eta askatasunaren» aldeko akordioak lortzeko.
Lopezek espero du ETA desagertzeko balio izatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu