Politika

Lopezek eta Aresek epailearen aurrean deklaratu beharko dute Batasunarekin bilera egiteagatik

Euskadiko Justizia Epaitegi Gorenaren erabakia onartu eta “normaltasunez eta lasaitasunez” deklaratuko dutela adierazi du PSE-EEko zuzendaritzak.

2007ko otsailaren 13a
18:17
Entzun
PSE-EEko zuzendaritzak azaldu du Patxi Lopez eta Rodolfo Aresek “lasaitasunez eta normaltasunez” deklaratuko dutela epailearen aurrean. “Ez dut uste inolako deliturik egin dugunik, eta lasai joango gara deklaratzera” azpimarratu du Patxi Lopezek.

Batasunarekin batzartzegatik Lopez eta Aresen aurkako salaketa jarri zuten iaz PPk eta Ermuako Foroak. Halaber,Ibarretxe lehendakariaren aurka salaketa bera jarri zuten. Ibarretxek orain dela bi aste deklaratu zuen epailearen aurrean, eta orain Patxi Lopez eta Rodolfo Aresen txanda iritsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.