politika

Lopezek ez du alderdien mahairik sortuko

Nahiz eta ETA su-etenean dagoen eta ezker abertzaleak haren biolentzia ere errefusatu, Jaurlaritzako lehendakariak dio "indarkeriazaleei exijentzia demokratiko berbera" egiten jarraitu behar dela. Eusko Legebiltzarreko taldeekin egindako bilera sailaren balorazioa egin du.

Berria.info
2011ko otsailaren 25a
15:59
Entzun

ETAk urtarrilean su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria eman duen arren eta ezker abertzaleak ETAren indarkeria ere errefusatu duen arren, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak "indarkeriazaleei exijentzia demokratiko berbera" egiten jarraitu behar dela esan die herritarrei. "Horrek behartu ditu biolentoak pausoak ematera".

Ondorioz, lehendakariak ez du aurrerapausorik emango. Eusko Legebiltzarreko taldeekin eginiko bilera saila amaitu berri du, eta gaur egin du balorazioa hedabideen aurrean. Talde batzuek alderdien mahaia sortzeko eskatu diote, baina ezezkoa eman du. "Eusko Legebiltzarra da Euskal Herriko etorkizunaz eztabaidatzeko lekua". Taldeek iritzi desberdinak dituztela aitortu du: "Baina denok bat gatoz helburu nagusia ETAren bukaera dela". 

Lopezek jakinarazi du Sortu ezker abertzalearen alderdi politiko berriarekin ere batuko dela Espainiako Auzitegi Gorenak legeztatzen badu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.