Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Lopezek iragarri du lehendakari izateko zilegitasuna duela

Eusko Jaurlaritzako buru izateko hautagaitza aurkeztuko duela esan du PSE-EEko buruzagiak. PSE-EEk, PPk eta UPyDk 38 legebiltzarkide dituzte, Parlamentuko gehiengo osoa.

2009ko martxoaren 1a
00:21
Entzun
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak 23:05ean jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan nahi duela gaurko emaitzekin ere. "Inoiz ezagutu gabeko emaitzak dira gure hauek, historiako onenak. 315.000 lagunek eman digute botoa. 40.000 boto irabazi ditugu, hirukoak 63.000 galdu. Hori zen gure ardatza, fronteak bukatzea. Desberdinen arteko akordioak nahi ditu gizarteak. Beraz, zilegitasuna dut herri hau lideratzeko eta ez dut baztertuko lehendakari izateko hautagaitza".

PSE-EEk, PPk eta UPyDk 38 legebiltzarkide dituzte, Eusko Legebiltzarreko gehiengo osoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.