Euskal Telebistaren seinale digitala Nafarroan zabaltzeko prozesua ez aurrera ez atzera dagoela onartu du Patxi Lopezek, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Haren arabera, Nafarroako Gobernuak jarritako baldintza "onartezinak" jarri ditu. Lehendakariak berretsi du Jaurlaritzak ez duela bere gain hartuko gastu guztia: "Ez dagokio, eta aurrekontu aldetik ez da posible".
Lopezek jarrera aldaketa ikusi du azken hilabeteetan Sanzen gobernuan, "batez ere UPNren eta CDNren koalizio gobernua hautsi zenetik". Lehendakariak onartu du Jaurlaritzak baduela ardura ETB Nafarroan zabaltzeko, baina ez gastu guztia bere kontura hartuta. "Jaurlaritzak ahal du eta parte hartu behar du ETB zabaltzeko gastuetan, baina herrialde guztian LTD bidezko seinalea zabaltzea Nafarroako Gobernuak bere gain hartu behar duen zerbitzua da".
Hala, negoziatzeko deia egin dio Lopezek Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteari. "Akordiora heltzeko, denen borondatea behar da. Gaur arte, ez da posible izan".
komunikabideak
Lopezek salatu du Sanzek baldintza "onartezinak" jarri dituela ETB Nafarroan ezartzeko
Lehendakariak dio Jaurlaritzak ezin dezakeela bere gain hartu ETB Nafarroara heltzeko gastu guztia: "Ez dagokio, eta aurrekontu aldetik ez da posible". Negoziaziorako deia egin dio Nafarroako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu