Lopezen eta Zapateroren arteko bilera Ajuria Enean

2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri ostean Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak ez duela urratsik egingo esan bazuen ere, ez da geldi-geldi egon Espainiako gobernuburua. EAJren BBBko lehendakari Iñigo Urkullu Moncloan hartu zuen lehenbizi, eta orain Euskal Herrira dator, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezekin bildu eta ETAren erabakiak irekitako aro berriaz mintzatzera. Lehendakaritzatik igorritako ohar baten bidez jakinarazi zuten atzo Lopezen eta Zapateroren arteko bilera astelehen honetan izango dela, hauteskunde kanpaina hasi berritan. Oharrean zehaztu dutenez, «egoera berria» aztertu, eta «era berean, eta beste gai batzuen artean, etorkizunean hartu beharko diren erabakiei buruz ariko dira, indarkeriaren mehatxurik gabe askatasun osoa eta elkarbizitza finkatzeko».

Lopez LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaiderekin bildu zen atzo, egunotan egin dituen bileren barnean. Bilera egin eta gero, Etxaidek esan zuen «bazterketarik gabeko elkarrizketak» hasteko beharra adierazi ziola Eusko Jaurlaritzako lehendakariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.